Martxan dago udaberriko karabana, “Gasolina tour”!!! Hasteko, asteburu earra datorkigu. Gaur Oñatiko Olabarrieta auzoko jaietan eta igandean Txantreako jaietan Arriurdineta plazan. Aitzakirik ez jarri bi aukera duzu eta!
“Gasolina” abesti berria
Sortze-lehorte luze baten ostean, bonbilak pizten hasi dira. Hemen aletxo bat: “Gasolina” abesti berria. 2017ko urtarrilaren 15ean Alakrania Estudioetan grabatuta, Arkaitz Mirandaren eskutik. Irudiak 2016ko abenduaren 17an ospatutako 19. Hatortxu Rocketik hartuak dira eta Ahotsa.infok editatu ditu. On egin!
Domeinu berria!!
Webguneko domeinu berria estreinatu dugu! Gaurtik aurrera .eus euskal domeinua daukagu. Honekin gure euskararekiko eta euskaraz bizitzeko konpromezua defendatzen dugu.
Jarraitu ezazu gure bloga gure ekintzaren berri izateko!
Gainera laster berri gehiago emango ditugu, irrikitan gaude!!!
Hatortxurockeko argazkiak
Urtea gogor bukatzeko… HATORTXU ROCK-en egongo gara!!
Hemen duzue gure hurrengo kontzertuen kartela! Uda mugitua dator eta…
KORRIKA GALA BESTA
Pasaden urtarrilaren 31an, Iruñeko kafe ZENTRAL antzokian ospatu zen korrika gala bestan jo genuen. Eskerrak eman nahi diogu korrika antolakuntzari eta bertan martxoaren 19tik 29ra parte hartzera animatzen zaituztegu! Hemen duzue ahotsa.infok egindako laburpen bideoa! Ongi izan!
“Eskroto”-ri omenaldiaren argazki batzuk.
“ZIRRIPI ZARRAPA” diska dohainik deskargatu
Link honen bitartez gure diska dohainik deskargatzen ahal duzu. http://www.mediafire.com/?wb3dxec41dm1mto
“ETXETIK IRTEN” BIDEOKLIPA
Hemen da gure lehenengo bideoklipa, “Etxetik Irten” izenekoa. Urrengo astean aurkeztuko dugun “Zirripi-Zarrapa” diska berriaren aurrerapena.