All posts by MARIANITOZ BLAI

Asteburu kulturala!

Asteburu honetan bi hitzordu luzatzen dizuegu. Lehendabizikoa Noainen beste ainbeste musikariekin batera Eusrock jaialdian, Nafarroako musikari euskaldunen festa. Bigarrena igandean Sortzen jaian euskal eskola publikoa aldarrikatzeko. Animatu eta etorri! 

“Gasolina tour” hasi da!

Martxan dago udaberriko karabana, “Gasolina tour”!!! Hasteko, asteburu earra datorkigu. Gaur Oñatiko Olabarrieta auzoko jaietan eta igandean Txantreako jaietan Arriurdineta plazan. Aitzakirik ez jarri bi aukera duzu eta! 

Hona hemen kartelak:

“Gasolina” abesti berria

Sortze-lehorte luze baten ostean, bonbilak pizten hasi dira. Hemen aletxo bat: “Gasolina” abesti berria. 2017ko urtarrilaren 15ean Alakrania Estudioetan grabatuta, Arkaitz Mirandaren eskutik. Irudiak 2016ko abenduaren 17an ospatutako 19. Hatortxu Rocketik hartuak dira eta Ahotsa.infok editatu ditu. On egin!

Domeinu berria!!

Webguneko domeinu berria estreinatu dugu! Gaurtik aurrera .eus euskal domeinua daukagu. Honekin gure euskararekiko eta euskaraz bizitzeko konpromezua defendatzen dugu. 

Jarraitu ezazu gure bloga gure ekintzaren berri izateko! 

Gainera laster berri gehiago emango ditugu, irrikitan gaude!!!

KORRIKA GALA BESTA

Pasaden urtarrilaren 31an, Iruñeko kafe ZENTRAL antzokian ospatu zen korrika gala bestan jo genuen. Eskerrak eman nahi diogu korrika antolakuntzari eta bertan martxoaren 19tik 29ra parte hartzera animatzen zaituztegu! Hemen duzue ahotsa.infok egindako laburpen bideoa! Ongi izan!