Hemen da “Bigarren abisua” diska berria!

10 urte betetzen dugun honetan, bigarren diska kaleratu dugu,”Bigarren abisua” izenekoa. Iruñeko “Sound of sirens” estudioetan grabatua, nahastua eta masterizatua izan da, Julen Urzaizen eskutik, 2019ko apirila, maiatza eta ekaina bitartean.

HURRENGO DATAK!!

Hilabete batzuk isil xamar eman ditugu baina ez gara geldirik egon. Momentuz hurrengo kontzertuen datak ekartzen dizuegu, lehendabizikoa larunbat honetan Uharteko gazte eguna dela eta!

Martxoak 9: Uharteko Gazte Eguna (+ Moises no duerme + Governors + Dj Reimy)

Apirilak 6: Madril (korrika festa)

Maiatzak 4: Txantrea

Ekainak 28: Orbaitzeta

Uztailak 9: Iruñea

Laster berri gehiago!! Irrikitan gaude!

Asteburu kulturala!

Asteburu honetan bi hitzordu luzatzen dizuegu. Lehendabizikoa Noainen beste ainbeste musikariekin batera Eusrock jaialdian, Nafarroako musikari euskaldunen festa. Bigarrena igandean Sortzen jaian euskal eskola publikoa aldarrikatzeko. Animatu eta etorri! 

Nafarroako Mex & Roll taldea!

%d bloggers like this: